II. Titulua.- Erakundearen jarduera

4. artikulua.

Lehen artikuluan aipatutako helburuak erdiesteko, jarduera hauek gauzatuko ditu Erakundeak:

1.- Kideen artean harreman zientifiko eta profesional iraunkorra lortzen lagunduko duten baldintzak sustatu.

2.- Espainian zein atzerrian Politika eta Administrazio Zientziari buruzko bilerak, mintegiak edo ikerketak antolatu edo horiek antolatzen lagundu.

3.- Ordezkarien bitartez, nazioartean antolatzen diren Politika eta Administrazio Zientziari buruzko biltzar eta saio zientifikoetan parte hartu, bere bazkideen presentzia sustatuta eta Espainiak ekarpen zientifikoa egiten duela egiaztatuta.

4.- Antzeko helburuak dituzten atzerriko Unibertsitate, Ikerketa Zentro eta Erakundeekin edozein motatako trukeak sustatu.

5.- Espainian Politika eta Administrazio Zientziaren irakaskuntzak eta ikerketak dituzten arazoekiko interesa erakutsi.

6.- Aldian-aldian saio zientifiko bat egin, Erakundearen helburuekin zerikusia duten gaiak aztertzeko.

7.- Revista Española de Ciencia Política editatu eta argitaratu, bai eta bilera zientifikoetan emandako hitzaldiak edo egindako jakinarazpenak eta bazkideen lanbidearekin edota jakintza-arloekin zerikusia duten bestelako lanak ere.

8.- Espainian Politika eta Administrazio Zientzia garatzen lagunduko duten bestelako ekintzak gauzatu.

9.- Ekintza guztiak arreta handiz gauzatu, irakaskuntzan eta ikerketan generoaren perspektiba sustatzeko eta ikusgai egiteko moduan.